ZUMAIA - DEBA - MUTRIKU

Maxixatzen.eus 2012ko urr. 5a, 23:11

Kosta zati honi bereizgarritasuna ematen dion formazio kapritxosoa da flyscha.

Denboran atzera eginez, gure egungo kosta, artean itsas azpian zegoenean,

kostaldea hainbat sedimentu eta izaki bizidunen arrastoak gordetzen joan zen,

hainbat miloi urtetan zehar. Duela 45 miloi urte, ordea, guztia aldatu zen:

lurraren barruko indarrek prozesu hura gelditu egin zuten eta milioika urtetan

eratuz joan zena, azaleratu egin zen.

Azaleratu zen lur honetan, itsasoaren indarrak itsaslabarrak, marearteak

eta hainbat forma desberdin sortu zituen, eta 60 miloi urteko historia geologikoa

agerian utzi zuen, ondoz ondoko harkaitz geruzetan idatzita:

FLYSCH izenez ezagutzen dugun fenomenoa dugu horrako hori.

Irudi paregabeak ateratzeko aukera ematen digu toki berezi honek.

Baina nire ustez, zatirik harrigarrienak Sakoneta eta Mendata inguruan

aurkituko ditugu.

Javier Beristain

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide