Errigora: Udaberria gure Erriberako olioz gozatzeko aukera

Maxixatzen.eus 2015ko ots. 26a, 06:51

Erriberako olioa

Gabonetako saski ederrarekin bezalaxe, AEK-k eta Maxixatzenek aukera eskainiko diete herritarrei datozen egunotan Nafarroako Erriberako olio aparta erosteko, Errigora ekimenari esker. Aldi berean, Nafarroako salgaiei ere bultzada emango diogu, gainera.

Aurten, zoritxarrez, kazkabarrak uztaren zati bat hondatu duenez, olioaren prezioa iaz baino apur bat garestiagoa izango da. Eskaera egiteko hemen edo herrian zehar banatutako eskuorrien bidez egin daiteke, martxoaren 4a bitartean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide