JOALDUNAK

Joalduna Ituren eta Zubieta nafar herrietan sorturiko pertsonaia tradizionala da, joareak astinduz urtarrileko azken asteburuan inauterien etorreraren berri ematen duena.

JOALDUNAK

Gaur egun, joaldunek binakako errenkadan jarrita osatzen dute dantza-taldea, eta aldi berean eragiten dituzte joareak, soinu erritmiko eta iraunkor bat sortuz.

JOALDUNAK

Azken urteetan, herri askotan zabaldu izan dira joaldun taldeak, eta festa eta ekitaldi ugaritan parte hartu ohi dute.

Argazkietako joaldun taldea Zumaiako Inpernupe elkarteko kideek osatutakoa duzue, Getariako festetan parte hartzen.

JOALDUNAK

Ikusiko duzuenez, talde honek badu berezitasun bat, edo, hobeto esan, hiru berezitasun: bata mutil txiki bat izatea parte hartzen, bestea bertako neska bat eta hirugarrena emakume etorkin bat.

Badirudi zerbait ondo egiten ari garela.Javier Beristain

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide