Nire izena Javier da. Azkoitian jaio nintzen 1953an. Beti izan ditut atsegin irudiarekin lotutako gaiak. Lehendabizi marrazkiak egiten nituen, gero kolorez betetako margoak, eta orain argazkiak ateratzen ditut. Urte asko da zaletasun hau daukadala. Zuri-beltzeko argazkiak egiten hasi nintzen, gero diapositibak eta azkenik argazki digitalak. Mota guztietako argazkiak atsegin ditut, baina batez ere paisaiak eta naturarekin zerikusia daukatenak.

Saiatuko naiz webarru honetan zuen gustoko argazkiak erakusten. Eskerrik asko bisitagatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide