Mai Vázquez Doménech artistaren "Mismunandi" erakusketa, iruditan

  Artea  Azkoitia


Mai Vázquez Doménech artista azkoitiarraren erakusketa dago ikusgai Torre Zuri aretoan. "Mismunandi" izenburupean gaur inauguratu du bere galeria, eta urriaren 8ra arte egongo da ikusgai egunero. Astelehenetik igandera 17:00etatik 20:00etara bitartean irekiko dute Torre Zuri erakustokia artelanak erakusteko.


»» Ikusi argazki guztiak (13)

Karlos Martinezen eskulanak Torre Zurin ikusgai

  Artea  Azkoitia

Karlos Martinezen eskulanak Torre Zurin ikusgai

Karlos Martinez Garcia azkoitiarraren egurrezko eta kortxozko lanen erakusketa egongo da ikusgai igandera bitartean, Torre Zuri erakustokian. Besteak beste, makilak eta haurrentzako jolasak aurkituko dituzte bertaratzen direnek. Honako hau izango da erakustokiaren ordutegia: goizez, 11:30etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:30etik 20:00era.

XXXVI. Inazio Iriarte Margo Lehiaketarako arauak aurkeztu ditu Udalak

  Artea  Azkoitia

XXXVI. Inazio Iriarte Margo Lehiaketarako arauak aurkeztu ditu Udalak

Udalak, andramaixen egitarauaren barruan, abuztuaren 17an izan ohi den XXXVI. Inazio Iriarte Kale Margo Lehiaketarako arauak aurkeztu ditu.

2017ko udako solstizioaren solarigrafia bilduma

Erabiltzailearen aurpegia   Artea

Solarigrafia bidez lortutako argazkiak bost edo sei hilabeteko esposizioan lortzen dira. Eguzkiak zeruan egiten duen mugimendua grabatzen da kameren bidez. Erabiltzen diren kamerak estenopeikoak izaten dira, eta zuri-beltzezko paper fotosentikorrekin kargatzen dira horrelako argazkiak lortzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Inpresioak klorofilan

Erabiltzailearen aurpegia   Artea

Natura erabiltzen dut nire argazkiak errebelatzeko: landareen hostoak eta petaloak erabiltzen ditut, eguzki izpien laguntzarekin irudiak inprimatuz euren klorofilarekin eta pigmentuekin.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Xabier Munibe Ikastolako ikasleen eskulanak, iruditan

  Artea  Azkoitia

Xabier Munibe Ikastolako HHko eta LHko ikasleen eskulanak ikusgai daude Etxebeltzeko erakustokian.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Arimaren isla margolanetan

  Artea  Azkoitia

Arimaren isla margolanetan

Mihisearen aurrean biluzten den margolaria da Mai Vazquez-Domenech (Azkoitia, 1966). Oraingoan, bere barneko sentimenduak eta arimaren espiritualtasuna irudikatu ditu Atman izenarekin bildu dituen hamaika margolanetan.

Kolodio hezea

Erabiltzailearen aurpegia   Artea

Ezkutuko artistak izenburupean, bideo bat egin dugu Aitor Goenaga eta biok. Kolodio hezea teknika erabilita argazkiak nola lantzen diren erakutsi dugu.

Lourdes Isarten erakusketa, iruditan

  Artea  Azkoitia

Igandera bitartean, Torre Zuri erakustokian Lourdes Isart azpeitiarraren margolanak ikusteko aukera izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Lourdes Isarten margolanen erakusketa, Torre Zuri erakustokian

  Artea  Azkoitia

Lourdes Isarten margolanen erakusketa, Torre Zuri erakustokian

Apirilaren 20tik maiatzaren 7ra bitartean, Torre Zuri erakustokian Lourdes Isart azpeitiarraren margolanak ikusteko aukera izango da.

Udane Juaristi elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko 'Arratsean' saioan

  Artea  Azkoitia

Udane Juaristi elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko 'Arratsean' saioan

Udane Juaristi margolari azkoitiarrak hirietako argazkien gainean pintatuz osatu ditu lanak Irunen, 'URBANue III' izenburupean. Martxoaren 13an proiektu berri bat hasiko du bertan: orain arteko mural handiena eraikiko du erdiguneko plaza bateko eraikin zahar baten horman.

Udane Juaristi artistaren "URBANue III" erakusketa Irungo Gaztelekun

  Artea  Azkoitia

Udane Juaristi artistaren "URBANue III" erakusketa Irungo Gaztelekun

Udane Juaristi artista azkoitiarraren "URBANue III" erakusketa ikusgai egongo da datozen egunetan Irungo Gaztelekun (Martindozenea Elizatxo, 18). "Udatxo"-k, bihar, otsailaren 17an, 19:00etan inauguratuko du erakusketa, eta martxoaren 17ra arte egongo da zabalik, asteartetik larunbatera, 17:00etatik 21:00etara. Sarrera doan izango da.

Miguel Zubizarreta: "Zerbait berria asmatzen duzunean irits zaitezke artistago izatera"

Erabiltzailearen aurpegia   Artea

Miguel Zubizarreta: "Zerbait berria asmatzen duzunean irits zaitezke artistago izatera"

Miguel Zubizarreta Uranga Azkoitiko arte margolariak (Azkoitia, 1945) atsegin handiz erakutsi dizkio Maxixatzeni bere lanak San Martingo bere estudioan. Txikitatik izan du margotzeko afizioa; urtean 50 bat koadro egiten zituen. Hona hemen elkarrizketa: 

Udalak Antonio Oteiza artistaren obrak indartuko ditu

  Artea  Azkoitia

Udalak Antonio Oteiza artistaren obrak indartuko ditu

Madrilgo Fitur turismo azokan izan ziren udal ordezkariak, eta bide batez, Antonio Oteizarekin biltzeko aprobetxatu zuten bisita hori. Estatu mailan oso ezaguna da eskulturgilea, eta Udalak bultzada bat eman nahi izan dio haren fundazioari eta obrari.

Udane Juaristi artista "Hiri Gorrian" saioan izan da

  Artea  Azkoitia

Udane Juaristi artista "Hiri Gorrian" saioan izan da

Artearen, margolanen eta muralen munduan murgilduta, Udane Juaristi artista azkoitiarra elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan.