Iker Sarasua, Segurako Euskal Herriko dantza txapelketan

  Kultura  Azkoitia

Iker Sarasua, Segurako Euskal Herriko dantza txapelketan

Zapatu honetan, urriak 20, 42. Euskal Herriko Dantza Txapelketa jokatuko da Seguran. Bertan lehiatuko da, aurreneko aldiz, Iker Sarasua (Azkoitia, 2003) dantzari gaztea Enara Arrizabalaga Azpeitiko bikotekidearekin. Guztira hamalau bikotek parte hartuko dute, dantza sueltoaren munduan hain entzutetsua den txapelketan.

Urriaren 25ean egingo du urteko batzar orokorra Zubiaurre Igeri Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Zubiaurre Igeri Elkarteko zuzendaritzak urriaren 25ean, osteguna, egingo du urteko batzar orokorra, 19:00etan. Urtero bezala, elkarteari buruzko informazioa —balantze ekonomikoa, aurreikuspenak, ekimenak— emateaz gain, 2018-2019 ikasturteko plangintza jakinaraziko da: egutegia, entrenamenduak, araudi orokorra, lehiaketak....Gurasoen kezkak eta zalantzak argitzeko ere aprobetxatuko da batzarra.

Donostian egingo dute kinto-bazkaria 1950ean jaiotakoek

  Besterik  Azkoitia

Donostian egingo dute kinto-bazkaria 1950ean jaiotakoek

1950ean jaiotakoek kinto-bazkaria egingo dute datorren zapatuan, urriak 20. Donostiako Astelena Jatetxean egingo dute otordua, 14:30ean. Donostiarako bidaia La Gipuzcoana autobusean egingo dute, Azkoititik 10:50ean irtengo den den linean. Izena emateko epea gaur, urriak 18, amaitzen da. Kinttela estankoan edota 943 85 10 74 telefono zenbakian eman beharko da bazkarirako izena.

Herriko merkataritza bultzatzeko eta sendotzeko eguna ospatuko du Herrixen Elkarteak, zapatuan

  Gizartea  Azkoitia

Herriko merkataritza bultzatzeko eta sendotzeko eguna ospatuko du Herrixen Elkarteak, zapatuan

Orain arte Herrixen Eguna izenarekin ezagutu den jaia Azkoitia Eguna izenarekin dator aurten. Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak antolatuta, bihar, ostirala, eta etzi, zapatua, herriko merkataritza bultzatzeko eta sendotzeko jaia egingo dute.

'La sombra de la ley' eta 'Ana y Bruno' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

  Kultura  Azkoitia

'La sombra de la ley' eta 'Ana y Bruno' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Datorren asteburuan La sombra de la ley eta Ana y Bruno filmak eskainiko dituzte, Baztartxo Antzokian. Ostiraletik astelehenera bitartean egongo da ikusgai La sombra de la ley filma. Ostiralean eta zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelenean —ikuslearen eguna— 20:00etan emango dute. Ana y Bruno haurrentzako filma, bestalde, igandean 17:15ean eskainiko dute.

Nafarroako bi udalerri bisitatuko dituzte Azkoitiko erretiratuek

  Aisia  Azkoitia

Nafarroako bi udalerri bisitatuko dituzte Azkoitiko erretiratuek

Plaza Ondo Azkoitiko erretiratuen elkarteak antolatuta, Nafarroara egingo dute hurrengo irteera Azkoitiko erretiratuek. Zehazki, Martzilla eta Milagro (Nafarroa) udalerriak bisitatuko dituzte azaroaren 7an. 

Sri Lanka izango dute hizpide Bidaia Tertulien bigarren solasaldian

  Aisia  Azkoitia

Sri Lanka izango dute hizpide Bidaia Tertulien bigarren solasaldian

Datorren ostiralean, urriak 19, Azkoitiako Bidaiariak taldeak antolatutako 18. Bidaia Tertulien bigarren hitzaldia egingo dute, Kultur Etxean. Sri Lankako bizipenak kontatuko dituzte 'Sri Lanka familian' izenburupean, 19:30etik aurrera. Oier Saizarrek eta Ainhoa Errazuk hitz egingo dute Asiako herrialdeari buruz.

1968ko kinto-afaria izango da hurrengo zapatuan

  Aisia  Azkoitia

1968ko kinto-afaria izango da hurrengo zapatuan

1968an jaiotakoen kinto-afaria izango da hurrengo zapatuan, urriak 27. Aurten, gainera, 50 urte beteko dituzte bildutakoek. Afaria, 21:30ean, Joseba Jatetxean izango da, baina aurrez, 19:30ean, Etxe Aitz tabernan elkartuko dira.

Herrian ere izena eman daiteke Euskaraldian, Ahobizi edo Belarriprest bezala

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Herriko hainbat tokitan kutxak jarri dira Euskaraldian izena emateko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Izarraitz Lanbide Heziketa ere Euskaraldiarekin

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Izarraitz Lanbide Heziketa ere Euskaraldiarekin

Herritar ugari ari da asteotan Euskaraldia egitasmoarekin bat egiten eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozialean izena ematen –oraindik zabalik da izen-ematea–. Horren erakusle da Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek eta irakasleek Euskaraldiari bultzada emateko atera duten argazkia; tartean dira hainbat azkoitiar.

Ate Irekiak egingo dira Xabier Munibe haur eskolan urriaren 23an

  Hezkuntza  Azkoitia

Ate Irekiak egingo dira Xabier Munibe haur eskolan urriaren 23an

Xabier Munibe haur eskolan Ate Irekiak izango dira urriaren 23an, asteartean, 18:00etan. Bertako eskaintza ezagutzera ematea da Ate Irekien helburua, baina, edonola ere, kontutan hartu behar da matrikulazioa urte osoan zabalik dagoela.

Giulia Biagetti organo jotzaile turkiarraren kontzertua zapatuan, parrokian

  Musika  Azkoitia

Giulia Biagetti organo jotzaile turkiarraren kontzertua zapatuan, parrokian

Datorren zapatuan, urriak 20, Organo Erromantikoaren XIX. Zikloko azken kontzertua emango du Giulia Biagetti organo jotzaile turkiarrak, Andre Mariaren Jasokundeko parrokia elizan. Biagetti Italiako Lucca hiriko katedraleko organo jotzaile titularra da. Azkoitiko azken kontzertua izango dena 20:00etan hasiko da.

Urola Erdiko trikitiaren fenomenoa aztertuko duen dokumentala ari dira grabatzen

  Musika  Azkoitia

Urola Erdiko trikitiaren fenomenoa aztertuko duen dokumentala ari dira grabatzen

Urola Erdiko trikitiaren dokumental proiektua aurkeztu dute, gaur, Azkoitiko Udalean. Bi funtzio dituela azaldu dute proiektuaren ordezkariek. Batetik, Urola Erdiko trikitiaren inguruko dokumentala osatzea dute helburu, eta bestetik, eskualdeko trikitilarien bizipenak jasoko dituen ikus-entzunezko artxiboa edo dokumentazioa lana osatzea. Dokumentalaren izenaren lanketa egiteko duten arren, ordubetean nahi duten guztia kontatzeko modua izango dutela uste dute elkartean. Dokumentala 2019ko udazkenean estreinatzea aurreikusten dute.

Berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka, asteazkenean

  Literatura  Azkoitia

Berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka, asteazkenean

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak antolatuta, berrerabilitako liburuen eta diskoen azoka izango da bihar, urriak 17, herriko plazan. Azkoitiarrek etxean dituzten liburuak eta diskoak utzi ahal izango dituzte bertan. 09:30etik 13:30era egingo dute berrreskuratutako liburuen eta diskoen azoka solidarioa.

Iñigo Antsorregiren 'Zurrunbiloa' antzezlana bigarren Poltsiko Antzerki Sorkuntzan

  Kultura  Azkoitia

Iñigo Antsorregiren 'Zurrunbiloa' antzezlana bigarren Poltsiko Antzerki Sorkuntzan

Donostiako Poltsiko Antzerki Sorkuntza izeneko programan bigarren sailkatu da Iñigo Antsorregi Dierezek (Azkoitia, 1993) idatzitako Zurrunbiloa antzezlana. Programaren asmoa da euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzatzea. Prestatu behar izan duten antzezlanaren formatua poltsiko antzerkia izan da, hau da, tabernetan egin daitekeen antzerkia.