Bergara eta Azkoitia arteko bidean egingo dute rallyaren zatietako bat (15,03 kilometro). Gorlako gaina egin eta Elosutik igaroz Azkoitiraino jaitsiko dira parte hartzaileak. 08:30ean egingo dute bide hori lehen aldiz, eta 11:35ean hasita bigarrenez. Elosuko errepidea itxita egongo da 07:30etik 13:30era. Zestoako Endoia, Itziar eta Azkoitiko Madariaga auzoko Otarre jatetxearen artekoa izango da lehiakideen beste zatia (14,58 kilometro). 09:15ean abiatuko da lehen autoa lehen txandan, eta 12:20ean bigarren txandan. Errepidea moztuta egongo da 07:50etik 14:30era. Bi zati horiek lehen aldiz egindakoan, Azkoitiko plaza nagusian bilduko dira auto guztiak 09:45ean, berriro bi zatiak egin ahal izateko.
Galipan jatetxe-tabernaren laugarren urteurreneko ikuskizuna.
Galipan jatetxe-tabernaren laugarren urteurreneko kontzertua.
Informazio guztia, hemen.
Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara nahiz 18:00etatik 20:00etara. Igandean, 12:00etatik 14:00etara.