Baratze Jardunaldietako azken hizlaria, Jakoba Errekondorekin. Maiatzaren 31n, ostirala, emango du hitzaldia agronomista eta paisajista usurbildarrak. Ezaguna da hainbat hedabidetan landare gaien inguruan parte hartzeagatik. Hala nola, Argia aldizkarian, Euskadi Irratiako 'Landaberri' saioan, eta www.bizibaratzea.eus webgunean. Elhuyar Zientzia Aldizkarian ere kolaboratzaile gisa aritu da. Urte luzez Landa Garapeneko herri txikien biziberritze proiektuetan jardun du teknikari gisa, baita proiektuak sortzen, diseinatzen eta zuzentzen.
Maxixatzenek antolatzen dituen V. Maiatzeko Loren baitan, maiatzaren 31n, Matadeixerekin elkarlanean, Pelax eta Izaki Gardenak taldeen kontzertuak izango dira, Matadeixen. Kontzertuak 22:30ean hasiko dira eta zuzenean ikusteko sarreraren prezioa bost eurokoa da. Maxixatzeneko bazkideek bi euroren truke eskuratu ahalko dute.