- 11:30ean, bolo txapelketa hamabost urtetik beherakoentzat. - 12:30ean, bolo txapelketa, helduentzat. - 17:00etan, eskoba txapelketa Floreaga tabernan. Izen ematea 15 euro bikoteko. Sariak: 1. Garaikurra eta bildutakoaren %40a. 2. Garaikurra eta bildutakoaren %30a. 3. Bi txanpain botila eta bildutakoaren %20a. 4. Bi txanpain botila eta bildutakoaren %10a. - 21:00etan, afaria eta erromeria Izer eta Alabierrekin, Floreagako tabernan. Arkume jana egongo da, 25 euroan. Izena emateko deitu 943 083 854 telefono zenbakira. - 22:00etan, gazte gaua txosnan.
Baztartxora iritsiko da Bernardo Atxaga idazlearen eleberrian oinarrituriko Soinujolearen Semea filma. Fernando Bernues donostiarrak zuzendu du filma eta “adiskidetasunari, traizioari eta indarkeriari buruzko istorioa” da. Protagonisten hiru garaitan oinarritzen da filma: haurtzaroa, 20 urteko gaztetasuna eta 50 urte inguruko garaia. Antzerkian izandako arrakastaren ondoren, zinemara eraman du Bernuesek eleberria. Aktore taldean ere badira beste hainbat donostiar. Ondorengoek osatzen dute, besteak beste, Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Cristian Merchán, Bingen Elortza, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson, Miren Arrieta, Laia Bernues eta Eneko Sagardoi. Bestalde, Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velazquezena da.