Datorren ostiralean, otsailak 8, biolin entzunaldia eskainiko dute hainbat herritako ikasleek, Elkargunean. 19:00etan hasiko da emanaldia.
Euskal Herriko Liga Nagusiko partida jokatuko dute A. Juaristik eta J. Juaristik, Irurtzungo bikote baten aurka.
Informazio gehiago loturan.
Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatutako Mendi Astearen baitan, Imanol Alesonek eta Ixaka Oñederrak 'Lasterketa bat familia giroan' hitzaldia eskainiko dute, Kultur Etxean. Pyrenees Stage Run 2018 lasterketari buruz hitz egingo dute, bigarren amaitu baitzuten.