Datorren irailaren 21ean, ostirala, Telesforo Monzon aristokrata abertzalea; EAJtik HBra: bilakaera politiko-kulturala liburuaren aurkezpena izango da Pako Sudupe (Azkoitia, 1959) idazlearen eskutik. Hitzaldia EH Bilduk Trenbidearen Zumardiako 15. zenbakian duen Bilgunean izango da, 19:00etan. Idazleak Telesforo Monzon (Bergara, 1904-1981) aristokrataren biografia kontatzen du liburuan.
Irailaren 21ean, osteguna, hasiko dituzte tertuliak. Lehena Irati Altzibarrek eta Beñat Kondek emango dute. Bizitza bidaia: munduari buelta solasaldia izango da aurtengo Bidaia Tertuliei hasiera emateko lehen gaia.
Hurrengo ostiralean, irailak 21, Udazkeneko Guatekea egingo dute Etxe-Aitz tabernan. 23:30ean hasiko da musika festa, eta Etxe-Aitz tabernak jakinarazi dute adin guztietako pertsonentzako musika jarriko dute ostiral gauean.