'5 pintxo hotz' DBHko gazteentzat. Floreagako jangelan, 11:30ean. Izen emate epea, apirilak 3, Floreagako Idazkaritzan.
XXIX. Kultur jardunaldien baitan, Floreaga Salestar Ikastetxeko Guraso Elkarteak haurrei zuzendutako 'Ekain Txou' ikuskizuna antolatu du. Apirilaren 14an, zapatua, izango da Ekain Ibarguren pailazo azpeitiarraren saioa, 17:00etan hasita, doan Floreagako pilotalekuan.
Pablo Hasél rap kantari ezagunak eta Glaukoma taldeak joko dute herriko plazan apirilaren 14an, 23:00etatik aurrera, Azkoittiko Tabernaixek antolatuta.