Datorren ostiralean, martxoak 23, Udaberri Sariari dagozkion finalak jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan, 19:00etan. Guztira hiru pilota partida jokatuko dira, eta lau pilotari azkoitiar arituko dira.
Udaberriko kontzertua, Iraurgi abesbatza eta Astigarragako Ariztondo abesbatzaren eskutik.
Asteburu honetan ere, Torre Zuri erakusketa aretoan AZKOITIAZPEITIA maratoi erdiaren inguruko argazki erakusketa ikusteko aukera izango da. Gaur, ostirala, 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Zapatuan, berriz, goizez 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara irekiko dute, eta igandean, goizez bakarrik. Azpeitiko Argazki Elkarteko argazkilarien eta Felix Sánchez argazkilari oinatiarraren lanek osatzen dute erakusketa.