12:00etan, Urrategi auzoko ermitan, meza ospatuko da. Bertan, Hirugarren Mailara igoera lortu duen taldeak garaikurra eskainiko du. 14:30ean, Joseba Jatetxean klubeko bazkaria egingo da, eta ondoren 2016/17 denboraldian gol gehien egin duen jokalaria eta gehien nabarmendu dena sarituko ditu Anaitasunak.
Aste honetan 21 urtemugako ospakizunekin hasiko gara. Zine ziklo kanibala, kontzertu ederrak eta festa giroa! Bihar, asteazkena, Izu Zinezkoen atal berri batekin gatoz: 'Haragia' zine ziklo kanibala.
Erakusketaren egunak: Ekainak 23, 24, 25, 28, 29 eta 30. Uztailak 1 eta 2. Ordutegia: Asteazkenetik ostegunero 10:00etatik eta 12:00etara. Ostiralean 18:00etatik 20:30 Larunbatean 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era. Igandean 12:00etatik 14:00etara. Lekua: Torre Zuri erakustokian.