Berdintasunaren aldeko aldarrikapena egin dute hainbat herritarrek

  Parekidetasuna  Azkoitia

Berdintasunaren aldeko aldarrikapena egin dute hainbat herritarrek

Sostenipe talde feministak antolatuta, herriko plazan elkarretaratzea egin dute gaur, martxoak 8, Ez zoriondu gaurko egunin, altxau ta borrokau nerekin lemapean. Dozenaka herritar bildu dira berdintasunaren aldeko elkarretaratzean. 

Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpena irakurri dute

  Parekidetasuna  Azkoitia

Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpena irakurri dute

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpena irakurri dute udaletxeko areto nagusian. Udalak erabaki guneetan ordezkaritza orekatua eta berdintasunezko parte-hartzea aldarrikatu du. Nekane Larrañaga Berdintasun zinegotziak otsaileko ohiko udal bilkuran aho batez onartutako adierazpen instituzionalaren irakurketa egin du, aldarrikapena eta Udalaren konpromisoa ezagutarazteko. Hemen duzue adierazpena irakurgai:

Azkoitiarrak ere Donostiako Lilatoian

  Parekidetasuna  Azkoitia

Azkoitiarrak ere Donostiako Lilatoian

Gaur goizean Azkoititik ehunka emakume joan dira Donostiako 28. Lilatoian korrika egitera. Lasterketa 10:30ean hasi da, eta parte hartzaileek bost kilometro egin dituzte. Ttipi-Ttapa elkarteko hainbat kide izan dira berdintasuna aldarrikatzeko lasterketan. 

Donostiako Lilatoira joateko autobusa 08:30ean irtengo da

  Parekidetasuna  Azkoitia

Donostiako Lilatoira joateko autobusa 08:30ean irtengo da

Lasterketa, 10:00etan zen hastekoa hasieran, baina azkenan 10:30ean izango da. Horregatik autobusa ere ordu laurden beranduago aterako da. Hau da, goizeko 8:15ean atera ordez, 8:30ean aterako da liburutegi aurretik.  

"Emakumion Juantaizo Feministie" antolatu du Sostenipek

  Parekidetasuna  Azkoitia

"Emakumion Juantaizo Feministie" antolatu du Sostenipek

Zapatu honetarako egun osoko egitaraua antolatu du Sostenipek, "Emakumion Juantaizo Feministie" lelopean. Ekintza guztiak Matadeixen izango dira.

Urratsik ez atzera

Erabiltzailearen aurpegia   Parekidetasuna

Urratsik ez atzera

Gure Esku Dago mugimenduaren Azkoitiko Urrats taldeak, 2017an egin asmo duten herri galdeketaren harira, hiru bideo kaleratu berri ditu Youtuben. Labur esanda, erabakitzeko ahalmena jarri dute jo puntuan, eta erakutsi nahi izan dute geure erabakia geure esku dagoela.

"Bizirik eta aske maite dugu elkar" lemapean egin dute azaroaren 25eko elkarretaratzea

  Parekidetasuna  Azkoitia

"Bizirik eta aske maite dugu elkar" lemapean egin dute azaroaren 25eko elkarretaratzea

Dozena bat lagun elkartu dira gaur, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, herriko plazan, Sostenipe talde feministak egindako deialdiari erantzunez. 19:30ean hasi da elkarretaratzea, eta Bizirik eta aske maite dugu elkar zioen pankartaren atzean, borobil handi bat eginda, bildu dira. 21:30ean, berriz, Zakela tabernara afaltzera joango dira, talde feministak deituta.

Azaroak 25

Erabiltzailearen aurpegia   Parekidetasuna

Azaroak 25

Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.

Argi eta ozen esan dute azkoitiarrek: "Ez, ez da"

  Parekidetasuna  Azkoitia

Argi eta ozen esan dute azkoitiarrek: "Ez, ez da"

Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, herriko ikastetxeetako ikasleak kalera irten dira, tratu onak aldarrikatzera eta indarkeria ekintza tamalgarriak salatzera. 12:00etan, Xabier Munibe ikastolako HHko eta LHko ikasleek eskolako jolastokian egin dute ekitaldi xume bat, eta ondoren, herriko plazan bildu dira herriko ikastetxe guztietako DBHko eta Batxilergoko ikasleak, beltzez jantzita. Plazan, aurrenik, lau bertso abestu dituzte, eta ondoren komunikatua irakurri dute. Udalak eta Azkoitiko ikastetxe guztiek –Xabier Munibe ikastola, Floreaga Ikastetxea eta Urola Ikastola- emakumeen aurkako indarkeria salatzeko, elkarlanean antolatu dute ekimena. Behean, adierazpen instituzionala osorik irakurtzeko.

Matxismoak sortutakoari buelta nola eman lantzen

Erabiltzailearen aurpegia   Parekidetasuna

Matxismoak sortutakoari buelta nola eman lantzen

Feminismoa lantzeko talde bat sortu dute Azkoitian: Sostenipe. Gizarteari betaurreko moreekin begiratu nahi diote, eta horretan ari dira: naturaltzat hartu ohi diren emakume eta gizonen arteko desberdintasunak ikuspegi kritikoz lantzen. Argi dute indarkeria matxista indarkeria fisikoa baino askoz ere gehiago dela.

Indarkeria Matxistaren Nazioarteko Egunerako hainbat ekintza antolatu dituzte

  Parekidetasuna  Azkoitia

Indarkeria Matxistaren Nazioarteko Egunerako hainbat ekintza antolatu dituzte

Hezkidetza foroak eta Sostenipe talde feministak hainbat ekintza antolatu dituzte azaroaren 25erako, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta. Eguerdiko 12:30ean, ikasleak beltzez jantzita, Balda plazatik herriko plazara joango dira, eta han ekitaldi "xume baina ikusgarria" egingo dute. Horrez gain, herriko LHko eta HHko ikastetxeetan ekimen ezberdinak egingo dituzte. Arratsaldean, berriz, 19:30ean, Sostenipe talde feministak antolatuta, elkarretaratzea egingo dute herriko plazan, beltzez jantzita, eta plazan puntu beltz bat osatuko dute. Ondoren, 21:30ean, afaria antolatu dute Zakelan.

Indarkeria matxista jasaten duten emakumeei arreta hobea emateko protokoloa indarrean jarri dute

  Parekidetasuna  Azkoitia

Indarkeria matxista jasaten duten emakumeei arreta hobea emateko protokoloa indarrean jarri dute

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Udalak emakumeen aurkako edozein indarkeria mota salatzen du, fisikoa, psikologikoa, sexuala edo sinbolikoa. Aurre egiteko, Udalak hartutako neurrien artean, azkena indarkeria matxista jasaten dutenei arreta hobea eskaintzeko protokoloa indarrean jartzea izan da. 2015ean sinatu zuten protokoloa, eta erakunde arteko batzorde teknikoa osatu dute koordinazioa sendotzeko. Batzordea herriko ikastetxe guztiek osatzen dute: Ertzaintzak, Udaltzaingoak, Osasun Zentroak eta Udalak.

Udalak eta ikastetxeek elkarlanean, indarkeria matxista salatzeko ekintza antolatu dute azaroaren 25erako

  Parekidetasuna  Azkoitia

Udalak eta ikastetxeek elkarlanean, indarkeria matxista salatzeko ekintza antolatu dute azaroaren 25erako

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, azaroaren 25ean, herriko ikastetxeetako DBHko eta Batxilergoko ikasleak kalera irtengo dira, "tratu onak aldarrikatzera eta indarkeria ekintza tamalgarriak salatzera". Eguerdiko 12:30ean, ikasleak beltzez jantzita, Balda plazatik herriko plazara joango dira, eta han “ekitaldi xume baina ikusgarria” egingo dute. Gainera, herriko LHko eta HHko ikastetxeetan ekimen ezberdinak egingo dituzte.