Oinarrizko gitarra ikastaroa antolatu dute

  Musika  Azkoitia

Oinarrizko gitarra ikastaroa antolatu dute

Oinarrizko gitarra ikastaroa antolatu dute Elkarguneak eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak. Ikastaroa martxoaren 27tik uztailaren 3ra eskainiko dute.

Passepartout, Gaztea Maketa Lehiaketako finalisten artean

  Musika  Azkoitia

Passepartout, Gaztea Maketa Lehiaketako finalisten artean

Gaztea irratiak antolatzen duen Maketa Lehiaketaren bozketa faserako sailkatu da Passepartout musika taldea. Epaimahaiak hogei lan onenak aukeratu ditu, eta horien artean dago talde azkoitiarra. Orain entzuleek aukeratu beharko dute euren gustuko abestia, martxoaren 28a baino lehen.

Iraurgi eta Bizkargi abesbatzako ikasleen kontzertua, bideoan

  Musika  Azkoitia

Taldez Talderen XVIII. edizioaren lehenengo ekimena izan da gaur, martxoak 19, Kontzejupen, 13:00etan. Iraurgi eta Bizkargi abesbatzako ikasleek kontzertua eskaini dute, Iñaki Maidagan eta Maje Larrañaga zuzendarien gidaritzapean. Jende asko bertaratu da emanaldia ikustera.

Voltaia eta Eraso taldeen kontzertuak ostiralean, Matadeixen

  Musika  Azkoitia

Voltaia eta Eraso taldeen kontzertuak ostiralean, Matadeixen

Voltaia zumaiar taldea Rock and roll estiloko doinuekin taularatuko da ostiral honetan, Matadeiko oholtzan. Aurten gainera hiru urte beteko dituzte taldea sortu zela. Hiru hilabeteko etenaldiaren ondoren, Voltaia hirukotea agertokietara itzuliko da, bateria jotzaile berriarekin.

'Aizpurutxo' eta 'Izer' trikitilariak Euskadi Irratian, 'Geure Kolkotik' lana aurkezten

  Musika  Azkoitia

'Aizpurutxo' eta 'Izer' trikitilariak Euskadi Irratian, 'Geure Kolkotik' lana aurkezten

Xabier Etxaniz Aizpurutxo eta Iosu Arrizabalaga Izer soinujole azkoitiarrak Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketatu dituzte gaur goizean. Euskal Herriko Trikitixa Elkartearekin argitaratutako diskoaz hizketan aritu dira.

Joseba Beristain, musikaria: 'Egoera askotan gorputzak eskatzen dit musikak nolakoa izan behar duen'

  Musika  Azkoitia

Joseba Beristain, musikaria: 'Egoera askotan gorputzak eskatzen dit musikak nolakoa izan behar duen'

Aurtengo Goya sarietarako hautagaietako bat izan da Teresa eta Galtzagorri filma, Animaziozko Film Onenaren kategorian. Film horretako soinu bandaren sortzailea da Joseba Beristain Aizpuru azkoitiarra. Igande honetan (17:15) Baztartxon ikusi ahal izango da; 7 bat urteko haurrei zuzenduta dago.

Agortuta "Go!azen" musikala ikusteko sarrerak

  Musika  Azkoitia

Agortuta "Go!azen" musikala ikusteko sarrerak

Berrogeita bost minututan agortu dira gaztetxoei zuzendutako Go!azen musikala ikusteko 1.000 sarrera. Eguerditik ilaran zeuden ehunka lagun, leihatila noiz irekiko zain. 18:00etan zen irekitzekoa, baina azkenean 17:15 aldera zabaldu dute, eta berehala agortu dira. Herritar asko gelditu dira antzokiaren sarreran sarrerarik lortu gabe. 

"Kejie ta desditxie" ataleko herritar baten kexa: "Ez gaitzazue entzumenik gabe laga"

  Musika  Azkoitia

"Kejie ta desditxie" ataleko herritar baten kexa: "Ez gaitzazue entzumenik gabe laga"

Bada sasoia Azkoitiko tabernetan musika ozenegi jartzeko moda hasi zela. Eta ez da zapatu gaueko kontua bakarrik; esate baterako, ostegunean bertan, pintxo-potera atera, eta arratsaldeko zazpietarako elkarrekin ezin komunikatuta ibiltzen gara taberna barruan. Badirudi, gainera, tabernariak elkarrekin lehiatzen direla, zeinek dezibel gehiago. Dagokien horiek, multak jarri beharrean, sariak partitzen hasi ote dira musika ahalik eta ozenena ipintzeagatik?

Anarik "Epilogo bat" azken diskoa aurkeztu du Euskadi Irratian

  Musika  Azkoitia

Anarik "Epilogo bat" azken diskoa aurkeztu du Euskadi Irratian

Anari Alberdi kantari eta musikari azkoitiarra Euskadi Irratiko Amarauna saioan izan da. Bere azken diskoaz, aurrekoez eta egin gabeko proiektuez hitz egin du.

Vietcong68 taldea: "Gizarte honetako ezjakintasun musikala borrokatzera gatoz"

  Musika  Azkoitia

Vietcong68 taldea: "Gizarte honetako ezjakintasun musikala borrokatzera gatoz"

Lau "rock gerrilarik" osatzen dute Vietcong68 taldea, eta horietako bat da Ekaitz Etxezarreta azkoitiar historialaria. Zakela tabernan joko dute datorren ostiralean, urtarrilaren 13an, 23:00etatik aurrera. Hona hemen Maxixatzenek egindako elkarrizketa:

Hartz: "Musikan euskarari egiten zaion zapalkuntza ikusita, beharrezkoa da kantak euskaraz sortzea"

  Musika  Azkoitia

Hartz: "Musikan euskarari egiten zaion zapalkuntza ikusita, beharrezkoa da kantak euskaraz sortzea"

Anarik Epilogo bat diskoa aurkeztuko du gaur gauean Elkargunean, eta haren aurretik Hartz taldea ariko da oholtzan. 19 eta 22 urte arteko hiru azkoitiarrek osatzen dute Hartz taldea: Beñat Rodriguez (ahotsa eta gitarra), Intza Arakistain (bateria) eta Asier Etxeberria (baxua). Hona hemen Maxixatzenek herriko gazte taldeari egindako elkarrizketa.

XXVII. Gabon Kantak Baztartxo antzokian

Erabiltzailearen aurpegia   Musika

Abenduaren 18an, igandean, XXVII. Gabon Kantak jaialdia ospatuko dute, Baztartxon, 12:00etan, Floreaga Ikastetxeak antolatuta. Urtero bezala, hainbat herritako abesbatzak parte hartuko dute. Aurtengoan: Deba, Bergara, Mutriku eta Azkoitia herrietako abesbatzak izango dira protagonistak. Bakoitzak bi kanta eskainiko ditu, eta amaieran, talde guztiek batera Miguel Mª Azpiazuren Gabon Gaba abestuko dute. Hona hemen egitaraua:

Anariren kontzerturako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

  Musika  Azkoitia

Anariren kontzerturako lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Anarik Epilogo bat izenburupean kaleratu duen azken diskoa aurkeztuko du Elkargunean datorren ostiralean, abenduaren 16an, 22:00etan. Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, bi lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditu bere bazkideen artean, eta irabazleen izenak abenduaren 15ean jakinaraziko dira maxixatzen.eus atarian. Sarreren zozketan parte hartzeko erantzun galdera hau.

Anarik "Epilogo bat" aurkeztuko du Elkargunean

  Musika  Azkoitia

Anarik "Epilogo bat" aurkeztuko du Elkargunean

Anarik “Epilogo bat” izenburupean kaleratu duen azken diskoa aurkeztuko du Elkargunean. Emanaldia datorren ostiralean, abenduak 16, izango da 22:00etan, eta sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai. Aurretik Hartz herriko taldeak joko du.

Passepartout taldeak Ahotsenean emandako kontzertua, bideoan

  Musika  Azkoitia

Taldearen izen bera duen diskoa aurkeztu zuten atzo Passepartout Azkoitiko talde berriak, Durangoko Azokaren azken egunean. 

Xabier Etxanizek GK2016 diskoa aurkeztu du Durangoko Azokan

  Musika  Azkoitia

Xabier Etxanizek GK2016 diskoa aurkeztu du Durangoko Azokan

Atzo eguerdian Durangoko Azokan Geure Kolkotik 2016 izeneko diskoa aurkeztu zuen Xabier Etxaniz trikitilari azkoitiarrak. Diskoa Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak argitaratu du, bost soinujoleren pieza berriekin, eta, tartean dira, Etxanizen trikiti doinuak.

Anarik Euskadi Irratian hitz egin du disko berriaren inguruan

  Musika  Azkoitia

Anarik Euskadi Irratian hitz egin du disko berriaren inguruan

Anari Alberdi azkoitiar musikariak Epilogo bat disko berria kaleratu du. Bere seigarren lan hori, oraingoz, Durangoko Azokan jarriko dute sei abestiz osatutako diskoa salgai, eta gero iritsiko da dendetara.

"Shine again" antzerki musikala aurkeztu dute

  Musika  Azkoitia

Shine again antzerki musikala, Rise and shine musikal arrakastatsuaren bigarren zatia da. Taldekideek "hobekuntza nabarmenak" eman dituztela uste dute, eta bigarren musikal hori "ikusgarriagoa" dela diote. Ostiral honetan, abenduaren 2an, 22:00etan Baztartxo antzokian ikusteko aukera izango dute azkoitiarrek. Sarrerak salgai daude dagoeneko udaletxeko Kultura sailean eta Elkargunean, lau eurotan.

Passepartout taldearen kantak doan deskarga daitezke

  Musika  Azkoitia

Passepartout taldearen kantak doan deskarga daitezke

Passepartout Azkoitiko talde jaioberriak bost kanta grabatu ditu euskaraz, eta dagoeneko euren abestiak debalde deskargatzeko moduan daude Interneten. Bestalde, zuzenean kanta horiek entzuteko aukera izango da Durangoko Azokan abenduaren 6an, 19:00etan, Ahotsenean emango duten kontzertuan. Jarraian, Maxixatzen aldizkarirako taldeari egindako erreportajea irakurgai.