Zubiaurre igeri elkartea, Gipuzkoako bigarren onena

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Igeri Elkartea 2015ko eka. 8a, 09:55

Zubiaurre igeri elkarteko igerilari gazteenek (9 eta 13 urte artekoek) joan den larunbatean eman  zioten amaiera 2014-2015 denboraldiari, Oñatin, Txantxiku Sariketan parte hartuta. Berezia izaten da Oñatiko jardunaldia, egunean bertan jokatutako probak ez ezik, urte osoan jasotako emaitzak ere saritzen direlako. Hala, sari nagusietako bat Azkoitira etorri zen; Gipuzkoako bigarren talderik onenaren saria eskuratu zuen Zubiaurrek, denboraldi osoan lortutako emaitzengatik.

Egunean bertan jokatutako probetan ere, lan bikaina egin zuten igerilari azkoitiarrek, eta domina ugarirekin itzuli ziren etxera. Zubiaurre Igeri Elkarteko gurasoek Txaro Alberdi eta Alex Herrero entrenatzaileen lana eskertu nahi izan dute, urte osoan egindako lanagatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide