Xabier Munibe haur eskolako ate irekiak zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI 2015ko api. 24a, 11:14
Haurreskolako umeak jolasten.

Xabier Munibe haur eskolak ate irekien eguna antolatu du biharko, hilak 25. Hitzordua goizeko 11:00etan da, eta bertaratzen direnek hezitzaileekin elkartzeko aukera izango dute.

 

Ate irekien helburua bertako heziketa ildoa azaltzea eta, bide batez, Haur eskola bera erakustea dira, instalazioak eta funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko. 

Etorkizuneko gurasoei behar duten informazio osoa eman eta euren zalantzak argitu nahi dizkiete arduradunek. Izan ere, azkenaldian, guraso asko informazio eske bertaratu zaizkie, baina hezitzaileek ezin izan dituzte nahi bezala artatu, haurrekin lanean ari zirelako. Arazo hori konpontzeko asmoz antolatu dute ate irekien jardunaldia.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide