Ez den tokian aztaparrak garbi

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko api. 24a, 09:10

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Dirua dagoen lekuan ustelak agertzen dira. Duela zenbait hamarkada, garaiko aharirik onenaren jabeak Azpeitira eraman zuen, jokorik galdu gabe zegoen beste batekin indarrak neurtzera. Bidaia abiatu aurrez semeak eta biek ahulgarri bat eman zioten. Ofizialki eurenaren alde baino askoz dirutza handiagoa jokatu zuten ezkutuan kontra. Alegia, tongo egitera joan ziren.

Bi abereak aurrez aurre jarri bezain laster, hasi da bestea sekulakoak eta bi ematen. Aita-semeena, aldiz, lau hankaren gainean doi-doi, drogaren eraginez erabat motelduta. Berez izan ona, ordea, eta zutik eusten. Halako batean, eman beharraren eman beharrez, hasi da bestea ere otzantzen. Hark onenak eman dituenean, eman dio gure honek kolpetxo bat eta bera nagusitu. Hura jendearen marmarra!

Irten dira aita-semeak plazara, hartu dute aharia, sartu dute furgonetan eta abiatu dira etxerantz, mutu. Bidean doazela, hasi da semea hizketan.

Noticias de Gipuzkoan argitaraturako iritzia. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide