Motzak luze

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2017ko mar. 27a, 12:05

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Mattin Treku eta Lazkao Txiki, biak ere ez ziren metro eta erditik askoz gehiago goratzen. “Txiki handia zinen zu” kantatzen zion Andoni Egañak Joxemieli, lazkaotarrari buruz ETBrako egin zituzten marrazki bizidunetan. 

Aheztarraren-tzat ere balio zuen horrek. Bertso-saio baten aurretik elkarrekin kalean oinez zihoazela, hankamotz bat ikusi omen zuten, bi makuluren laguntzaz pauso mantsoan.

- Ikusten al duk hankamotz hori? Gizajoa! -esan zuen Lazkao Txikik.

- Gizajoa? Hori gu baino gehiago duk, Joxemiel! -erantzun zion Mattinek.

- Gu baino gehiago?

- Bai, horrek zango bat dik motza, guk biak.

Kaxianok, Lizartzako itsuak, biziki maite zuen esku-pilota. Apenas huts egiten zuen asteburuetako telebista emankizunik. Eta kontatu ere aparteko graziaz kontatzen zituen: partida ederrik ikusi diagu aspaldian!

Nikolas Segurola fraide, artzain eta bertsolariak kontatzen du ondorengo pasadizoa. Gerra Zibilean Francoren alde borrokatutako errezildar batek besoa galdu zuen gudan. Kalte-ordain gisa, zaldi bat eman zioten, gurdi eta guzti. Harekin ibiltzen zen Azpeitirako joan-etorrian, mandatuak egiten, beti zerbaiten garraio. Egun batean bidea eragozten zion artalde batekin egin zuen topo.

Noticias de Gipuzkoa egunkarian argitaratutako artikulua. Jarraitu irakurtzen. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide