Men-egileok

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Euzkitze 2016ko abe. 13a, 18:55

Xabier Euzkitzeren aste honetako iritzi artikulua.

Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Programak, PISA delakoak, ez du oso leku onean utzi EAEko hezkuntza, argazkian begiak erdi itxita irten da. Alde ederreko fotogenia erakutsi du Nafarroak! Horrelaxe, EAE batetik eta Foru Erkidegoa bestetik. 

Euskal naziotasun sentimendurik dutenen artean ere apenas inork egin duen herri-irakurketarik. Egurra eta laudorioak ere bereiz banatu dituzte, eta badira gure ezaugarriek eskatzen dituzten hainbat ñabardura, baina utikan!, ez dezagun gure agintariei eman nahi diegun egurra itxuragabetu dezakeen faktore hutsalik aipa. Baina ondorio interesatuak alde denetatik atera dira. Erantzukizunaren zamarik handiena gobernuei egozten dietenen artean, aipamenik laburrena egin gabe pasatu dituzte gehienek UPNk lituzteen merituak. Azkenean, finean, sustraian, beti aurkitzen ditugu gogoko duguna goraipatu eta gustatzen ez zaiguna gutxiesteko arrazoibideak. Hemen eta munduko zernahi bazterretan.

Donald Trumpen gezur egiaztatuek ez diote ondorio makurrik ekarri negozio gizon ahaltsuari. Lehendik aurka zeudenek arrazoiz larrutu dute, baina betidanik miretsi dutenek ez dute hauturik zalantzan jarri. "Gezurtxo" batzuek ez dezatela gure iritzirik lorrindu.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide