Urratsa egiteko ordua

Maiatzaren 7rako boluntarioak behar ditu Urrats taldeak. Laguntzeko prest?

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2017ko mar. 22a, 10:39

Maiatzaren 7ko herri-galdeketa eguna gainean dugu. Festa egun handia izango da, baina lan asko ekarriko du, eta guk bakarrik ezin izango dugu dena egin. 

 

Beraz, boluntarioak behar ditugu. Laguntzeko prest? Izena emateko fitxa bat prestatu dugu, eta bertan ikusiko duzun moduan, hainbat lan daude egiteko; mahaikide modura, antolaketa lanetan, ekintza osagarrietan edo lan teknikoetan. 

Lanerako prest bazaude, aukeratu lan horietako bat, eta bidali fitxa beteta ondoko helbidera:urratsherrigaldeketa@gmail.com. Edozein zalantza izanez gero, jarri antolatzaileokin harremanetan.

Horren guztiaren inguruko informazioa emateko eta lanak banatzeko, bilera bat egingo dugu MARTXOAREN 29an, 19:00etan, ELKARGUNEAN.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide