Urratsa egiteko ordua

'Urrats' abestiaren aurrerapena

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2017ko ots. 23a, 22:36

Herriko hainbat musikarik sortutako 'Urrats' abestiaren aurrerapena, horra. Zestoako Gaztain estudioan ari dira grabatzen, eta, azken ukituen faltan, datorren asterako prest egongo da.

Urrats taldearen aldarrikapenarekin bat egin, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko abestia sortu dute herriko hainbat musikarik. Oraindik, labean dago kanta, baina aurrerapen txiki bat erakusteko moduan gaude. 

Xabi Arrieta, Tomas Lizarazu, Jontxu Ape, Jon Andreu, Joxean Elorza, Anari ... ari dira parte hartzen. Abestiaren letra, berriz, Eneritz Artetxe eta Silvia Etxaniz bertsolariek sortu dute. Hemendik, eskerrik asko guztiei, Urratsen izenean.

Itxura bikaina du abestiak! Datorren astean izango dugu kanta osoa entzuteko aukera. Bitartean, gozatu aurrerapenarekin .

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide