Fernandez eta Oiarbide, bihar, Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Urrats Taldea 2017ko mar. 9a, 08:41

‘Katalunia eta Euskal Herria, erabakiaren bidean’ izenburupean, David Fernandezek (CUP) eta Angel Oiarbidek (Gure Esku Dago) hitzaldia eskainiko dute. Irene Elorza kazetari azkoitiarrak aurkeztuko du solasaldia.

 

Urrats taldeak antolatuta, David Fernandez CUPeko kidea eta kazetaria, eta Angel Oiarbide Gure Esku Dago herri mugimenduko bozeramailea erabakitzeko eskubideaz arituko dira, bihar, martxoaren 10ean, Elkargunean, 19:00etan hasita.

Batak zein besteak gertutik ezagutzen dituzte Katalunian eta Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen inguruan martxan dauden prozesuak. Bakoitzak beretik azalduko digu gaia.

Irene Elorza kazetari azkoitiarrak aurkeztuko du solasaldia. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide