Poltsa konpostagarriak banatzeagatik diru-laguntzak emango ditu Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Urola Erdiko mankomunitatea 2016ko api. 12a, 11:57
Argazkia: Aikor.com.

Poltsa konpostagarriak banatzeagatik diru-laguntza emango die Mankomunitateak Azkoitiko establezimendu batzuei, eta hori lortzeko izena emateko epea zabalik dago.

 

Deialdi horren helburua da Azkoitiko merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduei diru-laguntzak ematea, lehiaketa erregimenean, 2016an poltsa konpostagarriak banatzeko zerbitzua eskain dezaten. Kanpaina hori bultzatzeko hamar mila (10.000,00) euroko diru-laguntza emango du Urola Erdiko Mankomunitateak, 2016. urtean. Diru laguntza hamar establezimenduk jasako dute, beraz, 1.000,00 euroko diru-laguntza jasoko du bakoitzak.

Kanpainaren helburua da are eta hondakin organiko gehiago biltzea gaika, herritarrei hondakinak jatorrian bereizteko baliabideak emanez, birziklapena sustatzea, alegia. Herritar guztientzat hurbilagokoak eta erabilerrazagoak diren entrega-guneak sortuko dira, poltsa konpostagarriak jasotzeko aukera auzo desberdinetara zabalduz.

Diru-laguntza horiek Azkoitian ez ezik, Azpeitian eta Zestoa ere banatuko dituzte. Guztira 10 establezimendu izango dira onuradunak, honela banatuta:
- 4 establezimendu Azkoitian
- 4 establezimendu Azpeitian
- 2 establezimendu Zestoan.

Establezimendu onuradunak auzo desberdinetan egongo dira eta ostalaritzako establezimenduak ezin izango dira onuradun izan (Zestoan izan ezik). Diruz lagunduko den lana izango da herritarrei poltsa konpostagarriak banatzea (2 biribilki) establezimendu horien arreta-ordutegian. Poltsak dohainik banatuko dira. Jarduera-epea urtebetekoa izango da Mankomunitateak onuradunari poltsak eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Deialdi honetako diru-laguntzak lortu ahalko dituzte jarraian aipatuko diren baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek:
a) Jarduera Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako merkataritza- eta zerbitzu-establezimendu iraunkorretan gauzatzea.
b) Jendearentzako arreta eskaintzea goizez eta arratsaldez.
c) Azken urtean benetako presentzia eta jarduera izatea udalerri horietan.
d) Udal-lizentzia izatea edo jarduera-aurreko jakinarazpena aurkeztu izana ziurtatzea eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta izatea.
e) Lokala irisgarria izatea. Baldintza hau betetzen ez duen eskatzailerik ez badago, prozedura gainontzekoekin jarraitu ahal izango da.

Diru laguntza eskatzeko epea, maiatzaren 6an amaituko da, eta hemen oinarriak, eta, hemen, eskaera-orria. Orriak eskuratzeko eta betetzeko argibideak Azkoitiko Hondakinen Informazio Bulegoan, Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitatearen Azpeitiko bulegoan eta Zestoako Hondakinen Informazio Bulegoan emango dira.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide