Ordutegi aldaketak Garbigunean

Erabiltzailearen aurpegia Urola Erdiko mankomunitatea 2016ko mar. 21a, 13:19

Aste Santua dela eta, datorren zapatuan, martxoak 26, Garbigunea itxita egongo da, eta, aldiz, Azpeitiko Lapatxeko Garbigunea irekita egongo da egun horretan. Beraz, azken hori erabiltzeko aukera egongo da bere ohiko ordutegian, hau da, 10:00etatik 13:00era.

 
Horrez gain, Aste Santu ondoren udako ordutegia jarriko da martxan Azkoitiko Garbigunean. Arratsaldeko ordutegiari eragingo dio aldaketa horrek, eta, beraz, martxoaren 29tik aurrera, 17:00etatik 19:00etara egongo da irekita. Goizetako eta zapatuetako ordutegia bere horretan mantenduko da, eta, beraz, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00era zabalduko dute eta larunbatetan, berriz, 10:00etatik 13:00era.
 
Bide batez, Urola Erdiko Mankomunitateak herritarrei azaldu nahi die Garbiguneko ordutegia errespetatu egin behar dela, eta ordutegiz kanpo ezin dela ezer utzi atarian. Askotan agertu dira hondakinak kanpoan lurrean botata, eta jokabide desegoki horiek ez egiteko deia luzatu nahi diegu herritarrei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide