Garbigunean neguko ordutegia ezarriko dute datorren astelehenetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Urola Erdiko mankomunitatea 2015ko urr. 23a, 10:19
Argazkia: urolaerdia.
Arratsaldeko ordutegian izango da aldaketa, izan ere, udan 17:00etatik 19:00etara zabaltzen zuten, eta datorren astelehenetik aurrera 15:30etik 17:30era irekiko dute.
Goizeko ordutegia bere horretan mantenduko dute, 9:00etatik 13:00etara astelehenetik ostiralera eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.
 
Urola Erdiko Zerbitzu Mankomunitateak herritarrei ohartarazi nahi die Garbiguneko ordutegia errespetatu egin behar dela, eta ordutegiz kanpo ezin dela ezer utzi atarian. Askotan agertu dira hondakinak kanpoan lurrean botata eta jokabide desegoki hauek ez egiteko deia luzatu nahi diegu herritarrei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide