Ordutegi aldaketak Garbigunean eta Hondakinen informazio bulegoan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Erdiko mankomunitatea 2015ko uzt. 29a, 13:48
urolaerdia.eus

Azkoitiko Garbigunean eta Hondakinen informazio bulegoan abuztua dela eta, ordutegi aldaketak izango dira. Horrez gain, bolumen handiko gauzen bilketa bihar egingo dute, ostiraleko ordez. 

 

Honakoak izango dira abuztuko ordutegiak:

Garbigunea:

Uztailaren 30etik irailaren 4ra bitartean, biak barne, Garbigunea goizez bakarrik irekiko dute. Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

Andramaixek direla eta, abuztuaren 17an eta 18an Garbigunea itxita egongo da. Aldiz, Lapatxeko Garbigunea irekita egongo da 8:00etatik 13:00etara.

Hondakinen informazio bulegoa:

Abuztuan zehar, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara irekita egongo da bulegoa.

Andramaixek direla eta, abuztuaren 17an eta 18an bulegoa itxita egongo da.

 

Aldaketa horiez gain, bolumen handiko trasteen bilketa ostiralero egiten da Azkoitian, baina datorren ostirala jai eguna izanik, bihar goizean pasatuko dira Emaus-ekoak. Beraz, herritarrek gaur gauean atera beharko dituzte bolumen handiko gauzak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide