Sostenipe: "Herriko alkateak neskak iheska nahi gaitu"

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Sostenipe Talde Feminista 2016ko eka. 20a, 13:56

Ez da denbora asko nesken aldagelatako paretetan begiluzeren batek eginiko zuloez ari ginela, eta gaur berriz Azkoitiko alkateak neska korrikalari bati eginiko broma sexistaz hitz egiteko beharrean gaude: "mutilek etorri ezkeo korrika aldein alkozu behintzet". Baliteke alkateak esandakoa broma soil bat dela pentsatzea (azken batean berdintasun teknikaria kaleratu zuenetik ez du inor gai hauen inguruan aholkuak emateko) baina azter dezagun esaldi honen atzean zer dagoen.

 

Norbaiti "neska bat bezala egiten duzu korrika" esaten diogunean ziurrenik trakets, ganoragabe, txolinxamarrar eta urrutira iristeko itxurarik ez duen norbait irudikatzen dugu. Ideia honi kirola bereziki mutilen kontua denaren eta mutil guztiak harrapari naturalak direnaren ideiak gehitzen badizkiogu, neska bat korrikan azkar, ondo eta ganoraz ari bada, "mutil bat bezala"ari dela esan badezakegu, nola justifika dezakegu hau? Ba mutilen batengatik ihes egiten ariko dela esanda. Horretarako bai erabilgarria korrika azkar egiteko gaitasuna eta ez medailak irabazi eta kirolari profesional bilakatzeko.

Zoritxarrez gizarte sexista batean bizi gara eta ondorioz ohikoa da egunerokotasunean horrelako komentarioak entzutea, sexismoak milaka aurpegiera ezberdin ditu eta beraz beharrezkoa da hauek detektatzea eta duten garrantzia emanez erantzutea.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide