"Shine Again" Donostiako Gazte Antzerki topaketetan

Erabiltzailearen aurpegia Bigoterik Gabea Antzerki Taldea 2016ko eka. 23a, 09:39

Ekainaren 12an Donostiako Antzoki Zaharrean egin genuen lehenengo aldiz "Shine Again" obra berria. Jende asko gerturatu zen bertara eta nahiz eta estreinaldietan gauza guztiak ez izan nahi den bezala, ikusleen harrera ona ikusi genuen eta hori eskertzekoa da. Gainera, Aipamen berezi bat jaso genuen ekainaren 22an Lugaritzen ospatu zen Gazte Antzerki Topaketen sari banaketa ekitaldian, obra honek suposatzen duen lanagatik eta horrenbeste jende taula gainean hain ondo koordinatzeagatik.

 

Bigarren urtea dugu parte hartzen duguna, aurreko urtean eszenaratzerik onenaren saria irabazi genuelarik. Irailetik aurrera beste hainbat herri bisitatzeko asmoa dugu eta orain gogor egingo dugu lan egindako akatsak zuzentzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide