Ainhoa Lasa: 'Euskaraz gehiago aritzeko, egoera emozional berriak eraiki behar ditugu'

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017ko mar. 7a, 11:50

Euskara Mahaiak antolatuta, Ainhoa Lasa Emuneko aholkulariak Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko? hitzaldia eman zuen Azkoitian joan den urteko abenduan. Aretoa goraino bete zen.

 

Lasak argi azaldu zuen badirela aukerak gaztelera euskararekin ordezkatzeko, eta hala, gure bizitzan euskarak gero eta leku handiagoa izango duela.

2014an egindako kale-neurketaren arabera, Azkoitian hamar elkarrizketatik sei euskaraz dira. Euskara Mahaian biltzen diren erakundeen helburua kopuru hori hobetzea da, egingarria delako mahaikideen ustez. “Gainera, sinisten dugu gutariko bakoitzak baduela bere alea jartzea. Baina, horretarako zer egin behar dugun badakigu?”, galdetzen dute.

Euskara Mahaiko kide dira Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe, Floreaga ikastetxea, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI, Aek, Erniarraitz Bertsozale Elkartea, Maxixatzen eta Azkoitiko Udala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide