Maxixatzenen zozketak

Maxixatzenek sarrerak zozkatuko ditu Matadeiko VIII. antzerki jardunaldietarako

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2017ko urt. 22a, 13:45

Aurten ere, Maxixatzen Elkartetik bazkideon artean Matadeiko VIII. Antzerki jardunaldietarako sarrerak zozkatuko ditugu. Zehazki, antzezlan bakoitzean bi lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu. Urtarrilaren 29ko antzezlana ikustera joan nahi? segi irakurtzen.

 

Badatoz aurtengo Antzerki Jardunaldixek zortzigarren urtez; urtarrilean hasi eta maiatzera bitartean, euskarazko bost antzezlan ikusteko aukera izango da Matadeixen eta Maxixatzenek bertara gonbidatu nahi zaitu.

Lehen antzezlana Dxusturi teatroak sortu duen bakarrizketa bat da: Karramarroa. Testu honetan 40 urte inguruko emakume batek, bere bizipen eta inguruari buruzko gogoetak kontatuko dizkigu mihi zorrotz eta lotsagabe batez.

Antzezlana ikusteko bi sarrera eskuaratu nahi badituzu, sartu lotura honetan eta parte hartu zozketan!

Irabazleen berri urtarrilaren 27an emango dugu.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide