Zozkatu ditugu Joseba Tapia eta Besamotzak taldearen kontzerturako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko urr. 20a, 17:29

Joseba Tapia eta Besamotzak taldearen kontzerturako bi bazkiderentzako bina sarrera zozkatu ditugu Maxixatzen Euskara Elkartean. Sarreren irabazleak Julen Garate Azpitarte eta Juan Mari Esnaola izan dira.

 

Irabazle bakoitzak bina sarrera izango ditu bere izenean Matadeiko sarreran. Kontzertua bihar ostirala, urriak 21, iluntzeko 22:30ean izango da Matadeixen. Sarrera: 5€.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak irabazleei. Gozatu kontzertuarekin!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide