Biak zetarekin

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen Euskaldunon Elkartea 2016ko urr. 18a, 10:55

Angel Lertxundik honako iritzi artikulu hau idatzi du Berrian: Tipologia: hirurogei urtetik gorakoak dira gehienak; asko emakumeak; batzuk jubilatu berriak, etxeko lanetan jardunak ugarienak; denak euskaraz alfabetatu gabeak. Gaia: whattsappa sartu zenekoa beren bizitzetan (seme dibortziatu berria kontsolatzeko, biloben eskolako joan-etorriak zaintzeko, lagunekin zitatzeko...); eta egoerak hala behartuta, sekulako izua eragiten zietenari ekin zioten: euskaraz idazteari.

Iniziazioa: Se modus. Hondo ezan berko, ezkerrik azko. Estrategia: beti baitago alboan kontsultak egiteko norbait, zer moduz, ondo esan beharko edo eskerrik asko idazten ikasi dute. Emaitza: ia ustekabean, egina dute bidetxoa, dezente moldatzen dira. Hausnarra: ez dituzte euskaltzain egingo, baina nekez dute euskaltzain hitza idazteko beharrik ere. Korolarioa: premien araberakoa da beren jarduna, premien galgan doaz aurrera: Joane, nola idazten da poza. Pozez, amona. Eta biak zetarekin. Zetazko ilusioarekin, whatsappari esker.

Irakurri erantzunak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide