Memoria

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko mar. 6a, 11:16

Memoria, zentellalakoa, Migel Gallastegi eibartar pilotariarena. Mende beteko bizialdirako urtebete baino falta ez duela, ikaragarria da erakusten duen gogamena. Tip eta tap aletzen ditu atzokoak balira harako-harako gertaerak.

Pilotaz galdetuta, doitasun itzelez ekartzen ditu tantoak ere iragan urrun hartatik. Eta hala, debutean 22 eta 16 galdu zuela dio, Marinoren kontra, Astelenan, sanjuanetan. Hilabeteak falta ziren gerra hasteko.

Ez du Gallastegik memoria ariketarik behar burua ondo izateko. Hori baita behinena, burua ez herdoiltzea, bizitakoa ugarretan ito ez dadin. Gogoratu, zertarako eta, hala egin dugu terminologia geure, «kalitatez bizitzen» segitu ahal izateko.

Pribatutik publikora igarota, beste horrenbeste gertatzen da. Azken beltzean, beste era batera formulatuta bada ere, gizarte osasuntsua izateko sortu ohi dira memoriaren aldeko talde, elkarte eta erakunde guztiak. Egia jakin, diogu, historian gertatu akatsak berriro errepika ez ditzagun. Memoria gizarteak bizirik eta osasuntsu segi dezan.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide