Rosalia

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2017ko ots. 27a, 09:35

Urtero jasotzen dut otsailaren 24an Galiziatik. Argazkian ez zaio emakumeari opa didaten zoriontasunaren izpirik nabaritzen: «Feliz día de Rosalía». Eta horra non ageri zaidan, beti bezain goibel arrosa baten ondoan,

Rosalia de Castro, literatura galegoa modernitatearen bidean jarri zuen emakumea. Ez dakit jaiotzaren zenbatgarren urteurrena ospatuko duten aurten. Kontuak atera ditut: ehun eta laurogeigarrena. Euskal letretan zein duen garaikidea begiratzea otu zait: Bilintx baino sei urte gazteagoa da.

Gero, lagunen gaztiguak behartuta bezala, haren letra artean eman ditut hurrengo orduak. Ez da erraza: historiaren ibiletak erdoka handia erantsi dion idazlea da Rosalia. Apaiz baten alaba, Pizkunde Galegoaren ideologo nagusia izan zen Manuel Murgiaren emazte, galegistek sakralizatua, espainolek euren imaginarioara eramana (500 pezetatako billeteetara lehen, Norwegian aire konpainiari esker Boeing 737 baten buztanera orain, «Spanish author»), neuretzako Rosalia baten bila abiatu naiz.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide