Politikarien zeregina

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko ira. 27a, 10:09

Xabier Gantzaraini irakurri berria Twitterren: "Politikarien zeregina arazoak eurei esker konpontzen direlako planta egitea da". Alberto Olmos idazleari hartua dio aipua, eta miserian hildako idazle behinola ospetsu baten kasuaren kari, instituzioek sarritan kulturarekiko erakutsitako moztadea salatu nahi dute biek.


Orokorkeriatan hasita, ez da lantegi zaila politikariak jipoitzea. Izan ere, zer dira motzak eta sentsibilitate amotsekoak guretzat hil edo bizikoak diren hamaika arlotan (ados, ez denak). Izan, bokarta baino ustelberagoak dira, eta Ali Baba baino... (ados, batzuk). Ezagutzen ditugu herri-lanak zikinkiro esleitu dituztenak alderdikideak aberasteko (bat baino gehiago), edota senideak lanpostu publikoetan atzeko atetik sartu dituztenak (bi baino gehiago). Baita lurrak azken udal plenoan berkalifikatu dituenik ere, zertarako eta batere lotsarik gabe norberaren txaleta egiteko.

Jarraitu iritzia irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide