Xeminota

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Aranbarri 2016ko ira. 19a, 10:53

Mexikoko Iraultza halaxe egin zelako eraiki zuen mundua burdinbidearen gainean Elena Poniatowskak Trena doa aurrena nobelan. Langile indigenak, patronal gogorra, emakume borrokalariak, elkargoetan infiltratutako poliziak... oinarrian, 1959an herrialdea geldiarazi zuen xeminoten greba eta Demetrio Vallejo lider sindikalaren biografia, Trinidad Pineda eleberrian: «Injustizia gehiago ez izatea da ene erlijio bakarra».

Arrisku handiko nobela Poniatowskarena gure gogo-begietatik, tolesdurak tolesdura, ideologikoki gainditua dugulako aldarri arranditsuena, eta zer demontre, poliziei aurre egiten dieten langileek, mitinek eta kartzelaldiek panfleto kerua dakarkiotelako narrazioari. Kronika obrero bat? Mesedez! Trena askatasunaren ikur dela geuk ere badiogu, baina bidaiatzeko erosoa delako autobusaren aldean, ez beste ezergatik.

Eta horrela heldu zaigu albistea. Espainian, Osornon, trena geltokira iritsi denean, txoferra lokomotoratik jaitsi eta han geratu dira 109 bidaiariak, basamortuaren erdian. Arrazoia gidariak eman du: betea zuen lan-ordu kopurua, denak arriskuan jartzea litzateke jarraitzea, eta huts larria. Ez zen gertatzen zen aurreneko aldia, jakinaren gainean zegoen enpresa. Non zen erreleboa? Galdetu eurei.

Jarraitu artikulua irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide