Garbiñe Biurrun: 'Erronka ugari ditugu eta guztiok dugu erantzukizuna eta zerbait egiteko ahalmena'

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2017ko mai. 3a, 16:07

Garbiñe Biurrun epaile ezaguna Floregako Don Bosco aretoan izan zen atzo, asteartea, XXVIII. Floreagako Euskal Kultur Jardunaldietan. Besteak beste, hizpide izan zituen gizartearen hainbat arazo, justiziaren ikuspegitik. Joxe Agustin Arrietak elkarrizketa zuen, eta 60 lagun inguru bertaratu ziren. Besteak beste, hizpide izan zituzten gizartearen hainbat arazo, justiziaren ikuspegitik.

 

Hasierako aurkezpenen ondoren, Garbiñeren haurtzaroa eta gaztaroa izan ziren hizpide. Garbiñek asko baloratu zuen bere familia. Langile familia bat. Aitaren, amaren eta ahizpen elkarbizitza. Amaren indarra,  batez ere. Ondasun ekonomiko gehiegi ez izatea, gizarteko desberdinatasunez ohartzea, taldeko konpromisoak hartzea, legeak ikasteko bokazioa. Eta beti Giza Eskubideak babestea.

Zubigintza eta bakegintza landu ziren jarraian. Gure gizartean gatazka ugari eta elkarbizitza giro nahasia izan dira. Egia jakitea oso garrantzitsua izango da, memoria historikoa lantzea, gezurraren gainean ezin baita ezer eraiki. Bestalde gure harremanen sarea ehuntzea eta gauzak elkarrekin egitea premiazkoak izango dira.

Justiziaren arloan, nabarmena da justizia independiente baten beharra. Epaileek herriaren alde egin behar dute. Eta egin dute, batez ere krisian euren etxeetatik bota dituzten pertsonen alde eta langileen eskubideen alde, erreformaz haratago. Hala ere bide luzea dago hemen egiteko eta jendearen konfiantza berreskuratzeko.

Politikaren inguruan, ETA desagertzear, oso garai zailetatik ateratzen ari gara. Biolentzia eta zatiketa oso sakonak izan dira. Espero dugu bost urte barru harreman politikoak normalizatuta egongo direla. Euskal Herrian panorama politiko anitza eta sanoa dago. Erronka batzuk baditugu: justizia soziala, autogobernua, herriaren borondatea gauzatzea, ... Herria ari da antolatzen era xumean. Jarraian partiduen eta erakundeen txanda izango da.

Giza Eskubideen defentsan lan handia dugu aurrean. Justizia independientea gizakion eskubide bat da. Pobre asko dago gure gizartean, Karitas edo Janarien bankuaren premian, bizitzeko oinarrizko baliabideen faltan; presoen egoera; lanaren prekarietatea… Erronka ugari ditugu eta guztiok dugu gure erantzukizun pertsonala eta zerbait egiteko ahalmena.

Elkarrizketaren amaiera aldera, Joxe Agustinek hitz klabe batzuk proposatu zizkion Garbiñeri; errepublika, ferminismoa, etorkinen integrazioa, genero berdintasuna, … Bakoitzari buruzko azalpen labur eta argia eskaini zuen Garbiñek. 

Saioan zehar Garbiñek bere ilusio, ideia, itxaropen eta konpromisoak azaldu zizkigun, guztiontzat aurrera egiteko lagungarri. Mila esker, Garbiñe, Joxe Agustin, laguntzaile eta partehartzaile guztioi!!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide