maxixatzen.eus

Floreaga ikastetxeko ikasleak ikas bidaian

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Aste Santua iritsi baino lehenago, Floreagako DBHko neska-mutilek ikas bidaiak egin dituzte.

DBH 1ekoak Murgian izan dira (Zuia – Araba). Valderejon Puron ibaiaren arroila estuan behera ibilaldia egin dute. Sobron Aventuran hainbat ekintza burutu dituzte eta Gorbeiako Parke Naturala bisitatu dute.

DBH 2koak Bartzelona aldean ibili dira. Zaragoza eta Montjuitch bisitatu zituzten asteazkenean. Ostegunean Camp Nouko bira egin eta Bartzelonako alde zaharrean paseatzen aritu ziren. Ostiralean Port Aventurako jolas parkean gozatzeko aukeratu izan zuten.

DBH3koak Murillo de Gállegon izan dira (Zaragoza). Loarreko Gaztelu erromanikoa (XI. mendekoa) bisitatu eta jarraian ur kirolak izan dituzte bi egunez (rafting eta hidrospeed). Itzuleran Iruñeko alde zaharra, Udala eta Gazteluko Plazaren inguruan bisitatu dituzte.

DBH4koak Madrilen eta inguruan ibili dira lau egunez: Segoviara bisita, La Granjako Jauregia,Reina Sofia museoa (Gernika margoa han dago), Atotxako geltokia, Errege Jauregia, Borboien Madril ibilaldia, Santiago Bernabeuko bira… Warner Bross Parke Tematikoak eman zion amaiera txangoari.

Orain aprobetxatu ondo opor laburrak!

Ikusi argazki guztiak handiago

Floreaga ikastetxeko ikasleak ikas bidaian - 1

Floreaga ikastetxeko ikasleak ikas bidaian - 2

Floreaga ikastetxeko ikasleak ikas bidaian - 3

Floreaga ikastetxeko ikasleak ikas bidaian - 4

Floreaga ikastetxeko ikasleak ikas bidaian - 5

Floreaga ikastetxeko ikasleak ikas bidaian - 6

Floreaga ikastetxeko ikasleak ikas bidaian - 7

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa