Bigarren Euskal Kultur Jardunaldi arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2016ko api. 14a, 17:51

Euskal herri kirolei buruzko saio bikaina izen genuen On Bosco aretoan apirilaren 13an, XXVII. Kultur Jardunaldien barruan. Jose Mari Olasagasti aizkolaria, Jose Luis Lete “Elosukorta” harrijasotzailea eta Jon Unanue arraunlaria aritu ziren Andoni Bastidaren gidaritzapean. Jende ugari bildu zen saiora.

 

Sarrerako agurra eta aurkezpenen ondoren, Iban Garciak Floreaga ikastetxeko ume eta gazteei eginiko elkarrizketa laburrak ikusi genituen bideoan, protagonistei buruz duten ezagupena adieraziz.

Kirolari bakoitzaren ibilbidearen laburpen bat entzuen genuen jarraian:

Jose Mari Olasagasti 16 urterekin hasi zen aizkoran eta 41 urtez hor dabil, urtero Euskadiko txapelketetan eta hainbat apustutan, pentatlonean, … idi proba erakustaldiak egiten. Orain hilabete batzuk izan zuen istriputik azkar eta ondo errekuperatu eta oraindik urte batzuetan aizkoran jarraitzeko asmoan eta abar.

Jose Luis Elosukortak harri jasotzeari utzi dio jada, baina lan handia egina da, urte askoan, erakusketa eta lehiaketetan Euskal Herria osoan zehar. Harri bereziak ditu gustuko, eta harri naturalak diran kuboa eta esferikoa.

Jon Unanue pilotan aritu zen lehenago, herri arteko Azkoitiko taldekoa ere izan zen. Ergometrotik arraunera igaro zen eta Urdaibai taldean aritzen da gaur egun. Denboraldi berria hastear da eta prestaketa oso aurreratuta dago.

Ondoren, elkarrizketan gai ugari ukitu ziren: Herri kiroletan apustuak eta trabesak jartzen duten giro egokia; Federazioek egiten duten lana, ia lehiaketa ofizialetara mugatua; euskal kirolak promozionatzeko atzerrira eginiko bidaiak;  telebistaren eragin handia; entrenamenduak nola antolatzen diren, ... Kirolariek pisua galtzea eta indarra mantentzearen arteko oreka zaila ere aipatu zuten...

Saioa aukera bikaina izan zen, herri kiroletan gertatzen diren gorabeheren berri zuzenean izateko, hiru ordezkari esanguratsuren eskutik. Elkarrizketaren azken txanpan, Andoni Bastidak galdera edo aukera laburrak jarri zizkien hiru kirolariei, giro atseginean.

Gero, jendearen galdera gutxi batzuen ondoren, argazkientzat eta sinadurentzat tartea izan genuen.

Oso polita izan da hiru kirolari hauekin egotea, beraien azalpenak entzutea eta Andonik egin duen gidari lan bikaina. Mila esker guztioi. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide