7.000 kilo janari bildu dituzte, Beninera bidaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2016ko urt. 25a, 12:07
Gazteak eta Garapena taldeko kideak.

Gazteak eta Garapena taldeak 7.000 kilo janari bildu ditu Azkoitian Beninera bidaltzeko. Urtarrilaren 21ean eraman zuten janaria Iruñera, han beste salestar eskola eta parrokietan bildu den janariarekin bateratu eta kontainerra osatzeko. Iraungitzen ez den janaria bildu dute: babarrunak, dilistak, txitxirioak, arroza, pasta, eta abar.

 

Jende asko izan dugu laguntzaile Beninerako janaria biltzen: Azkoitiko janari dendak, GG taldeko boluntarioak, Floreagako eskolako haurrak… Altzibarreko pabiloi batean bildu dute janaria, eta han Patri familiakoek ondo sailkatu eta paletizatu dute, Eibar kartoigileek emandako kaxetan eta Azkune fruitu dendak emandako paletak erabiliz. Guztioi, mila esker!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide