On Bosco festa eta Floreagako ikasle ohien meza eta bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2016ko urt. 15a, 12:52

Urtarrilaren 30an, larunbatean, 21:00etan afaria egingo dugu Joseba Jatetxean, On Boscoren festaren ospakizunaren barruan.

Afari honetan parte hartzeko gonbitea egiten dizuegu Floreagako irakasle, guraso, ikasle ohi, Alai Batzako begirale, ADMA eta Gazteak eta Garapena taldeetako kide… eta parte hartu nahi duen edozein herritarrentzat. 

Afarirako txartela 25 € kostatzen da eta Floreagako idazkaritzan eska daiteke, urtarrilaren 25era arte. Anima zaitezte!!

Bestalde, garai bateko Floreagako ikasle ohiek On Boscoren festa eguna ospatuko dute urtarrilaren 31n, igandean.  Floreagan meza izango da eguerdian, 12:00etan. Gero talde argazkia aterako dute, urtero bezala.  Bazkaria Hotel Loyolan izango da, ordubietan.

Bazkarirako txartelak Lujan denda eros daitezke, 23 euroan, urtarrilaren 28ra arte. Anima zaitezte!!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide