Ate irekien bi jardunaldi, ikastetxeak eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2016ko urt. 12a, 17:12

Hezkuntza eta ikasketa mailan ikastetxeak eskaintzen dituen aukerak ezagutarazteko, ate irekien bi jardunaldi antolatu dituzte. Lehenengo jardunaldia urtarrilaren 21ean, osteguna, izango da, 17:30ean euskaraz eta  18:30ean gaztelaniaz. Bigarren jardunaldia, berriz, urtarrilaren 23an, larunbata, izango  da. Goizeko 10:00etan euskaraz eta 11:00etan gaztelaniaz. Harrera, Haur Hezkuntzako 5A gelan egingo da.

 

Floreagako Haur Eskolaren helburua 0-3 urte bitarteko haurren heziketa osoa bultzatzea, eta, era berean, haur bakoitzaren garapen egokia bideratzen laguntzea da.

Egiten duten lan pedagogikoa haurren heziketa integrala lortzera zuzenduta dago, eta, horretarako, hezitzaile profesionalen laguntza goxo eta atseginarekin hezteko aukera eskaintzen dute.

Floreagako Haur Eskola hamaika hilabetez dago zabalik; irailetik uztailaren amaierara arte, hain zuzen ere (baita bi urteko umeentzat ere). Ordutegiari dagokionez, goizeko 7:30etik 18:30ak arte zabalik egoten da.

Heziketa integralaren barne, elikadura ohiturak egongo lirateke. Ongi elikatzeak haur txikien osasunean duen garrantziaz jabeturik, eskaintza adituek prestatutako elikadura orekatu eta askotarikoan oinarritzen da.

Bestalde, Floreagako eskaintzak haurren gurasoei zuzendutako Elkar Hazi jolas-gunea eta Haur Eskolako kafe tertuliak ere baitan hartzen ditu. Gurasoek eta haurrek elkarrekin jolasteko eta seme-alaben heziketaren inguruan izan ditzaketen iritziak, esperientziak, zalantzak etab. partekatzeko guneak, alegia.

Haur Eskolan matrikulazio epea urte osoan irekita dago.

Edozein informaziorako floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 853043 telefono zenbakira deitu dezakezue. Idazkaritzako ordutegia, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara da. Ikastetxeko webgunea www.floreaga.eus

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide