Txapelen omenezko bertso saioa abenduaren 20an izango da

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2016ko abe. 1a, 12:04
Erniarraitz Bertsozale Elkarteak abenduaren 20rako antolatu du urtero egin ohi den bertso saioa. Sarrerak aurrez erosi ahal izango dira.

Erniarraitzek urtero antolatzen duen saioa da Txapelen omenezkoa. Aurtengoa abenduaren 20an, asteartean, izango da. Kantuan Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Jon Gurrutxaga bertsolariak arituko dira, gai-jartzaile lanetan berriz, Haritz Etxeberria "Ministro".

Saioa 22:00etan hasiko da eta sarrerak aurrez 6€tan egongo dira salgai Azkoitiko Zurt tabernan eta Azpeitiko Orkatzen eta San Agustinen. Egunean bertan 8€tan erosi ahal izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide