Erniarraitz aurten ere Bertsotruk-en

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2016ko ira. 19a, 13:47
Argazkian, Bertsotruk ekimeneko parte-hartzaileak.

Irailaren 17an Portugaleten ospatu zen Euskal Heriko Bertso Eskolen eguna, eta bertan aurkeztu zen Bertsotruk ekimena. Erniarraitzek ere parte hartuko du ekimen horretan, bigarren urtez jarraian. 

 

Iaz jarri zen martxan eta Euskal Herri osoko bertso-eskolen arteko desafioak egingo dira bigarren urtez jarraian. Helburua bertso-eskolen arteko harremanak sustatu eta sarea sendotzea da, eta aurtengoan 27 bertso-eskolak hartuko dute parte.

Tartean da Erniarraitz Bertsozale Elkartea ere, eta aurtengo zirkuituan Gasteizko eta Durangaldeko bertso-eskolekin bina saio egitea egokitu zaio. Aurrerantzean, beraz, izango duzue saio hauen berri.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide