Urrian hasiko dira bertso-eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2016ko ira. 15a, 13:07

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak gogotsu ekin dio ikasturte berriari, eta urrian jarriko dira martxan bertso-eskolak. Azkoitian bertsoarekin gozatu nahi duenarentzat aukera zabala dago, izan ere, ume, gazte eta helduen taldeak antolatu dira. Ateak zabalik daude oraindik izena eman ez duenarentzat. 

 

Beraz, bertsoa gustuko duen edozein etor daiteke bertso-eskolara, adina aitzakia izan gabe (ez baitago adin txarrik bertsotan hasteko) eta baita inoiz bertsorik kantatu gabea bada ere.

Harremanetan jartzea nahi baduzu idatzi ezazu erniarraitz@gmail.com helbidera, pozik hartuko zaitugu!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide