Bihar, ekainak 10, Bertsotruk, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2016ko eka. 9a, 11:01

Udazkenean jarri zen martxan Bertsotruk ekimena, eta datorren astean egingo dute Iparraldeko Bertso-Eskola eta Erniarraitzen arteko topaketa Azkoitian.

 

Euskal Herriko Bertso Eskolen batzordeak martxan jarritako ekimena da Bertsotruk eta Euskal Herri osoko 26 bertso-eskolaren artean lagunarteko desafioak egin dira ikasturte osoan. Oraingoan, Azkoitin egingo da Erniarraitzen eta Iparraldeko bertso-eskolaren arteko saioa. 

Ekainaren 10ean, ostiralean, izango da saioa 23:00etan Zakela tabernan eta lau bertsolari izango dira kantuan. Erniarraitz ordezkatuz Asier Garate "Txibilter" eta Eneritz Artetxe izango dira, Iparraldetik berriz, Maddalen Arzallus eta Xumai Murua. Aurretik, ordea, bertso-poteoa egingo da eta bi bertso-eskoletako bertsolari gehiagok hartuko dute parte.

Lehiarik gabeko desafioa izango den arren izango da saltsa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide