EH Bildu: "Politikarien soldatak denon artean adostu behar ditugu"

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2016ko aza. 9a, 18:16
EAJko liberatutako politikariek urtean kobratuko dutena.

Azken plenoan erabaki zenez, Ana Azkoitia, EAJ/PNVko zinegotzia, liberatuko du udalak; bere urteko soldata, %100eko jardunaldian lanean arituta, 64370€-koa izango da. Beraz, hemendik aurrera honako hau izango da Azkoitiko udaletxean liberatutako politikariek urtean kobratuko dutena:

 

Konparaketa gisa, hemen dituzue BILDUko zinegotzi liberatuek,soldatetan gehien gastatu zen etapan, izan zituzten liberazioen ehunekoa eta soldatak.

ZINEGOTZI LIBERATUAK (BILDU)

LIBERAZIOAREN %

URTEKO SOLDATA

PELLO BASTARRIKA

100

53.648€

ESTHER LIZARRALDE

100

32.059€

JON JUARISTI

75

29.580€

INAZIO GOROSABEL

50

16.363€

URRATEGI ALBERDI

25

8.182€

 Guztira=139.832€

Etapa horretan (geroxeago liberazioetan gastua murriztu egin zen) Azkoitiarrok, oraingo liberazioengatik ordainduko dugunaren  % 62’14 ordaindu genuen. Erdia ez baino ia…

Gure ustez, politikak herritarrei zerbitzatzeko izan behar du eta ez bertan aritzen direnak aberasteko. Liberatuek ardura handiko eginkizunak dituzte udalean, badakigu, eta horren ondorioz beste herritar guztiek bezala,  soldata duinak  eduki behar dituzte.Baina,  soldata hauek, EAJ/PNVko zinegotzienak alegia, gehiegizkoak iruditzen zaizkigu; herritar askok behar handiak dituzten krisi  garai hauetan erabaki hau hartzea oso larria iruditzen zaigu. Beraz, Jabier Zubizarretari ezarritako soldata hauek berraztertzeko eta,  oposizioko taldeekin negoziatzeko eskatzen diogu.

Gehiengoa izateak ez die nahi dutena egiteko ekubidea ematen!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide