Gure izenean ez!

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitia Zutik 2016ko uzt. 19a, 21:43

Uztailaren 28an, lapurreta handiei hasiera emango zaie Donostian. Egun horretan egingo dute gaur hasi eta 2051 arte Gipuzkoan biziko diren herritar guztiak zorpetuko dituen lapurreta itzela. Gure desadostasuna azaltzeko, uztailaren 20an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan, kartel, mural edo marrazkiak egitera gonbidatzen zaituztegu Azkoitiko herriko plazan.

 

Guri eta gure ondorengoei eta gure ondorengoen ondorengoei nola pagaraziko dizkiegu uztailaren 28an perpetratuko den zor alferrikako eta ilegitimo berriaren ordainak? Pello Zubiriak Argian argitaratutako Erraustegiaren lapurreta? Ez nere izenean! artikuluan dituzu erantzunak.

Bide batez, uztailaren 28an Donostin trumoi eta tximista izatera ere gonbidatzen zaituztegu.
Joan gaitezen Azkoitiarrok ere Donosti aldea gure izenean EZ! esatera. Bakarrik ezin da, lagunekin bai!!

BIZITZA DA HANDIENA!!!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide